Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteartea

16

urtarrila 2018

0

IRUZKIN

Muniain, Belharra arraunean hartu zuen lehena

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfaren bortitza, Surfaren ederra

Photo: Jerome Chobeaux 

Gaurkoa bezalako urtarrilak 16 batean gertatu zen.

Horrela laburbiltzen da nire liburuan:

Burua agertu zuten erraldoiek 2009ko urtarrilaren 16an. Uretako hamar motorretik gora ibili ziren Belharran, baina beste bat izan zen egun hartako albistea: arraunean harrapatu zuen erraldoi bat Axi Munianek. Besoekin ere posible zen!

12,6 oin luzeko pintxo zorrotza zeraman, aurrealdean berak asmatutako tramankuluan 2,2 kiloko berun zama jarrita. Taula altxatu zion lurreko haizeak, airean jaitsi zuen olatu gandorra eta bote handiak egin zituen gero, baina Axi ez zen erori.

Lagun onak dira batzuetan uretako motorrak. Axik berak askotan esaten zuen bezala, haiei esker olatu kolosalak, bestela hartu ezingo liratekeen ur-mendiak hartu daitezkeelako, baina uste baino haratago zeuden giza-mugakOlatu handitan surflari gero eta gehiago bazebilen ere, punta-puntakoenen artean zen Axi mundu mailan, bai atoian bai arraunean“.

Mugaren iparraldeko batzuei ez zitzaien asko gustatu hegoaldeko bat izatea lehena. Kexa zuten, motorrak lagundu egin ziola leku egokian kokatzen. Baina Axi Muniain izan zen lehenengoa Belharra arraunean hartzen.

Han zen Felip Berger, eta egun hartan bertan kronika oso interesgarria argitaratu zuen hemen.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels